tartea1

BILATU ATARIAN

BALIABIDEAK

GEOGEBRA-GIDAK

MATEMATIKA EPEa

PRIBATUTASUNA

HASIERA

tartea2

Puzzle irristagarria

Joko honek segur aski azalpenik behar ez badu ere, hona hemen zenbait argibide:

Sakatu ´Nahasi´ botoia puzzlea desegiteko. Printzipioz, behin sakatuta aski izan beharko litzateke puzzlea erabat nahasteko baina horrela ez balitz, hainbat aldiz saka dezakegu nahi bezalako nahaste-borrastea lortu arte. Ondoren, zuloaren inguruko mugitu nahi den piezaren gainean klik egin zuloa dagoen tokira mugitzeko. Horrela ba, klik egin dugun piezak eta zuloak tokia trukatuko dute. Prozedura hau hainbat aldiz burutu behar da puzzlea osatu arte. Horretarako, noski, piezak zer ordenatan mugitu behar ditugun ongi pentsatu behar da.

Oharra: mota honetako puzzle batean piezak edonola desordenatuz gero, puzzlea ebazgarria ez izatea gerta liteke. Hala ere, eraikuntza dinamiko honetan ez dago arazo hori puzzlea desegiterakoan zuloaren inguruko hainbat ausazko pieza lehen azaldutako trukatze-prozedura jarraituz mugitzen baitira. Horrek, lojikoa den bezala, lortutako egitura desordenatua ebazgarria izatea ziurtatzen du.