tartea1

BILATU ATARIAN

BALIABIDEAK

GEOGEBRA-GIDAK

MATEMATIKA EPEa

PRIBATUTASUNA

HASIERA

tartea2

Zeharkako uhinak bi dimentsiotan


Eraikuntza dinamiko honetan bi dimentsiotan hedatzen den zeharkako uhina beha daiteke. Bide batez, uhin-fenomeno bat ere ikus daiteke: moteldura naturala. Foku igorletik urrunduz doan neurrian, uhinaren energia banatu egiten da uhin-frontearen gainazalean eta horren azalera gero eta handiagoa denez, gero eta partikula gehiago dira bibratzen hasten direnak. Horrela ba, partikula bakoitzari gero eta energia txikiagoa dagokio, hots, partikulek gero eta energia txikiagoz bibratzen dute. Aktibatu 'moteldura' kontrol-laukia eta ohartu uhin frontearen anplitudea gero eta txikiagoa dela foku igorletik aldentzen den neurrian.