tartea1

BILATU ATARIAN

BALIABIDEAK

GEOGEBRA-GIDAK

MATEMATIKA EPEa

PRIBATUTASUNA

HASIERA

tartea2

Pultsazioak

Maiztasun pixka bat desberdina duten bi uhinek interferitzen dutenean, uhin erresultantearen anplitudea aldatu egiten da periodikoki (sinusoidalki) denborarekiko, balio maximo eta minimoetatik pasatuz. Anplitudearen aldakuntza horiei pultsazioak deritze. Puntu bakoitzak nodo bihurtzeko duen maiztasunari pultsazio-maiztasuna (fp) deritzo eta interferitzen duten bi uhinen maiztasunen arteko kendura da. Uhin erresultantearen maiztasunaren balioa (f) interferitzen duten uhinen maiztasunen batez bestekoa da.